
Posta elektronikoa komunikazioen munduan gehien erabiltzen den bitartekoa da; zinez erraza baita. Programa egoki batekin (interface) eta helbide elektroniko batekin, mezuak bidal ditzakezu, modu azkar eta eraginkorrean. Mezuak helmugara iristean, hartzaileak noiznahi irakurri ahal izango ditu, bere programa edo interfacearekin.
Unibertsitate Komunitateko kide guztiek (irakasleek, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak eta ikasleek) izan dezakete beren posta elektronikoko kontua. Erabiltzaileek kontuan izan behar dute unibertsitateak 2 datu-sare dituela (ikerkuntza / kudeaketa eta irakaskuntza) eta, datu-sare batekoa edo bestekoa izan, posta-zerbitzariak eta -helbideak modu desberdinean konfiguratzen direla.
Zerbitzu honetaz gozatzeko, CAUra deitu behar da (Erabiltzailearen Laguntza Zentroa): 15.44.00 luzapena; eta bertan, beharrezkoa den informazioa eman behar da.
Zerbitzu honetara sartzeko, sarbide-kontu bat behar da; eta baita honako baldintza hauek betetzea ere:
Posta elektronikoa erabiltzeko, ezinbestekoa da sarera konektatutako lanerako toki bat (PC, Mac, X-terminal, terminal ASCII) eta posta elektronikoko software-tresna bat (Outlook, Netscape, Eudora...) edukitzea.
Helbide elektronikoko kontu bat eta gako bat eskuratu, eta zerbitzura sartzeko, helbide honetara jo beharko dugu:
Zerbitzu honetara i-Map protokoloaren bitartez sartu behar da. Nolanahi ere, i.Map bitartez zerbitzariaren karpetetara sar gaitezke, beste posta-bezero batzuk erabiliz; esaterako, outlook. Hartara, mezu eta karpeta guztiak fisikoki zerbitzarian egongo dira, eta ez PCaren diskoan.
Bestalde, elkarlanezko posta aurreratuaren aukera ere badugu, MS EXCHANGE produktuan oinarriturik. Halaxe eskatzen duten AZP eta Irakasle guztiek erabili ahal izango dute posta hori.