Funtzioak:
- Informazioaren eta komunikazioen teknologia berrien eta kudeaketa-teknika berrien azterketak eta jarraipen-lanak definitzea eta sustatzea, eta horiek guztiak EHUren zerbitzu eta egitasmoetan txertatzeak izango lukeen eragina aztertzea.
- Prozesuzko berringeniaritzaren eta informazio-sistemen azterketa definitzea eta sustatzea, hobetzeko aukera hautematen den toki orotan; nola maila funtzionalean, hala antolakuntzan eta baita alderdi teknikoan ere.
- Ekoizpen-sistemen garapenean eta mantenuan (nola barne-egitasmoetan edo kanpoko lankidetzetan) eta baita sistema horien ustiapenean ere, estandarrak erabiltzeko metodoak, araudiak eta erabilerak definitzea eta sustatzea, eta eskura dauden baliabideen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko metrikak, adierazleak eta prozedurak hautematea.
Posta arrunteko helbidea ondokoa da:
IKZ (Informazio eta Komunikazio Zerbitzua)
Errektoregoaren eraikina (beheko solairua)
Euskal Herriko Unibertsitatea
Sarriena auzoa, z/g
48940 Leioa (Bizkaia)
Zuzendaria: Jose Manuel Martinez Gerona
Tel. (+34) 946012118
Helbide elektronikoa: josemanuel.martinez@ehu.es