Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Gerenteordetza
IKTen Gerenteordetzaren aurkezpena

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien (IKT) Gerenteordetzak EHU barneko informatika eta telekomunikazioan oinarritutako zeinahi zerbitzu edo egitasmo korporatibori oinarria jarriko dio. EHUren Kudeatzaileordetzaren mende dago, zuzen-zuzenean. Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalekoak (AZP) dira bertako langileak, hain zuzen, informatikan eta teknikan oinarritutako profila dutenak; langile guztiak ere Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko hiru campusetan banaturik daude.  
Ondokoak dira beren jardunbide-arlo nagusiak:

  • Kudeaketa Aplikazioak garatzeko arloa.
  • Sare korporatiboaren eta Interneterako bere komunikazioen mantenu eta kudeaketarako arloa.
  • Sareko berariazko zerbitzuei edo sarea behar dutenei euskarria eskaintzeko arloa.
  • Sistema eta zerbitzari korporatiboak ustiatzeko arloa.
  • Informatika-laguntza behar duen irakaskuntzari laguntza emateko arloa.
  • Ikerkuntzari laguntza emateko arloa.
  • Software korporatiboa instalatzeko arloa.
  • Mikroinformatikari euskarria emateko arloa.
  • Trebakuntza-arloa.
  • Gorabeherak ebazteko arloa, CAUren bitartez.

 

Hauek dira Plan Zuzentzailearen bitartez 2005-2008an lantzea aurreikusita dauden egitasmo garrantzitsuenak:
1.1. Zerbitzariak egonkortzea, biltegiratzea eta backup
1.2. Segurtasunaren kudeaketa-kontrola
1.3. Sistemen eta sarearen kudeaketa eta kontrola

1.4. Txartel eta egiaztagiri digitalaren azpiegitura (IZENPE)

1.5. Ustiapenerako eta plangintzarako tresnak
1.6. Garapenerako eta probetarako tresnak
1.7. Zerbitzuak eta aplikazioak txertatzea
1.8. Bezero-postuen estandarizazioa eta kudeaketa
1.9.  WEBaren estandarizazioa
1.10. CAU - HELP-DESK
1.11. Sare Korporatiboaren azpiegitura
1.12. VPN urruneko sarbidea eta WIFI/EduRoam mugikortasuna
1.13. Erabiltzaileentzako urruneko disko-zerbitzua
1.14.  Web ataria eta edukien kudeaketa
1.15. "Bussines Inteligent"
1.16. Sare Korporatiboaren zerbitzu aurreratuak
1.17. Zerbitzu eta Aplikazioetarako sarbide seguru berriak
1.18. Gelen euskarriaren hobekuntza
1.19. Datu pertsonalak Babesteko Legeari egokitzea
1.20. Campus Birtuala
1.21. Ikerkuntzarako kalkulu- eta simulazio-azpiegitura
1.22. Liburutegia
1.23. GAUR ezartzea (Unibertsitateko Kudeaketa Akademiko Berritua)
1.24. META4 ezartzea (Giza Baliabideen eta Nominen Kudeaketa)
1.25. Ikerkuntzaren Kudeaketa ezartzea (IKERTU)
1.26. Ekonomia- eta finantza-kudeaketaren aplikazioa eguneratzea
1.27. Eskuliburuko Erregistroa eta Erregistro Telematikoa ezartzea
1.28. Artxiboa eta Kudeaketa dokumentala
1.29. Irakaskuntza-plangintza Irakaskuntza-zentroetan
1.30. Lizitazio eta fakturazio elektronikoa, e-kontratazioa eta e-procurement
1.31. Sinplifikazio administratiboa, sinadura elektronikoaren bitartez
1.32. Erreferentziazko Irakasle Taldearen simulazioa

 

Kudeatzaileordetzaren posta arrunteko helbidea ondokoa da:
IKTen Kudeatzaileordetza
Errektoregoaren eraikina (beheko solairua)
Euskal Herriko Unibertsitatea
Sarriena auzoa z/g
48940 Leioa

IKTen Kudeatzaileordea:  Xabier Arrieta Goiri
Tel.     (+34) 946012114
Helbide elektronikoa:    xabier.arrieta@ehu.es