Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Gerenteordetza
SARE KORPORATIBORA SARTZEKO VPN URRUNEKO SARBIDE ZERBITZUA

Sare Pribatu Birtualeko (VPN) zerbitzuaren bidez, erabiltzaileek konexio seguruak egin ditzakete, esate baterako, sare publiko partekatutik, hau da, Internetetik, UPV/EHUren datu-sare korporatibora. Egia esan, Unibertsitateko sare korporatibora sartzeko aukera ematen du, kanpoko edo horretatik bereizten den beste edozein saretatik, baldin eta konexioa badute (wifi, gprs…).
 
Interneteko edozein hornitzailek emandako sarbidearen bidez Internet sarera konektatuta duzun ordenagailuan zerbitzu hori aktibatuz, konexioa konfiguratzen da Unibertsitatearen berezko IP helbide baten; horrenbestez, sarbidea ematen zaizu Unibertsitatearen instalazioetan bertan sarera konektatuta egongo bazina bezala. Honela, VPN bidez lortutako konexioa modu seguruan egiten da, lan-saio osoa erabiltzailearen urruneko ordenagailutik bertatik nahiz Unibertsitateko datu-sare korporatiboan instalatutako VPN zerbitzaritik zifratuz.
 
VPN ebazpidea unibertsaltzat jo daiteke, erabilitako bitartekoa kontuan hartuta. Gainera, Interneteko hornitzaileek emandako komunikabideetako edozeinetatik ezar daiteke: ADSL, Cable modem, Oinarrizko telefono-sarea (OTS) modem bidez, GPRS telefono mugikorren bidez, etab.
 
Zerbitzu hori erabiltzeko, Unibertsitatean ezarritako sistemarekin bateragarria den VPN bezeroa instalatu behar da ordenagailuan, baita zerbitzura sartzeko kontu bat eduki ere. Zerbitzu honetara sartzeko kontuen erabilera ezarrita dago sare korporatiboko LDAP kontuen zerbitzuaren bidez. Unibertsitateko ikasle edo langile (AZP edo IIP) guztiek horretarako kontu bana dute LDAP zerbitzarian.

 

VPNri buruzko informazio gehiago

Azken eguneratzea: 2008/11/25