Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Gerenteordetza
WIFI-EDUROAM Zerbitzuaren aurkezpena

Eduroam (Educational Roaming) nazioarteko egitasmoa da, eta WiFi espazio bakarra sortzea da bere helburua. Horrekin, egitasmoarekin elkarturik dagoen erakunderen batera lekualdatzen denerako, Interneterako haririk gabeko sarbide erraza lortu nahi du.

EHU EDUROAM nazioarteko WiFi sarearen barnean dago; hala, EHUren instalazioetatik igarotzen diren kanpoko erabiltzaileek (baldin eta Eduroami atxikitako erakunde batekoak badira) EHUren WiFi zerbitzua erabili ahal izango dute, eta beren erakundeak emandako sinestamenduen bitartez Internetera sartu ahal izango dira.

EHUk WiFirako sarbide-zerbitzua dauka 3 campusetako eraikin guztietako eremu publikoetan; hau da, Halletan, Liburutegietan, Kafetegietan, Auditorioetan edo Ekitaldi-aretoetan, eta baita kanpoko zenbait eremutan ere, lorategietan eta aparkalekuetan, esaterako.

EHUko WiFi zerbitzuari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, www.ehu.es/wifi web orrian kontsulta dezakezu.

EDUROAM egitasmoari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, EHUren web orrian (www.ehu.es/eduroam), Europako web orri nagusian (www.eduroam.org) edo www.eduroam.es atarian kontsulta dezakezu.

Azken eguneratzea: 2012/09/13