Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Gerenteordetza

Azken eguneratzea: 2010/02/18

Microsoft MSDNAA akordioaren harpidetza, softwarea doan eskuratzeko; ikasleak barne.
IKTen Gerenteordetzak Ikasketa Teknikoetarako Microsoft MSDN Academic Alliance (MSDNAA) akordioaren harpidedun egin du UPV/EHU.

Akordio horrek Microsoften softwarea Ikasketa Teknikoetarako doan eskuratzeko aukera ematen du, laborategian eta ikasgeletan erabiltzeko, eta baita UPV/EHUko ikasleen nahiz irakasle eta ikertzaileen lanpostuetan ere; baldin eta, merkataritza eta irabazi asmorik gabe erabiltzen bada.

Microsoftek doan jaisteko jarri duen softwarea garapen-inguruari dagokio eta, besteak beste, honako software hauek aurki daitezke: Access, Expression Studio, InfoPath, Project, SqlServer, Library for VisualStudio, Groove, OneNote, Sharepoint designer, VirtualPC, Visio, C++, Windows Server, Vista, XP, 7.

MSDNAAren softwarea eskuratzeko gunera sartzeko, UPV/EHUren LDAP kontua eta pasahitza egiaztatu behar dira. http://msdn30.e-academy.com/upv_ehu helbidearen bidez sar daiteke zerbitzura. Horri buruzko dokumentazio gehiago eskuratu daiteke IKTen Gerenteordetzaren web-orrian, zerbitzuen ataleko MSDNn.

Laborategi eta ikasgeletarako softwareak erabiltzeko, MSDNAAren UPV/EHUko administrariak ematen duen baimen berezia behar da. Software hori eskatzeko, EAZrekin harremanetan jarri behar da, 15.4400 telefono-zenbakiaren bidez.