Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Gerenteordetza

Azken eguneratzea: 2009/07/22

UPV/EHUk Google Search Aplicance bilatzailea inplementatu de web gunean

Google bilatzaile ospetsuak garatu duen aplikazioa da "Google Search Aplicance". Aplikazioak Google bilatzailearen antzera funtzionatzen du, baina bilaketak web gune baten barruan egitea ahalbidetzen du, kasu honetan, UPV/EHUko web gunean.

UPV/EHUko web gunea etengabe hazten ari da. Egun, 130.000 orrialde eta 40.000 dokumentu erantsi baino gehiago dauzka. Informazio kopurua hain handia izanik, orrialdearen baitan bilaketak erraz eta era intuitiboan egiteko tresna izateak garrantzi handia du.

Sistema honi esker, Google-en algoritmo ospetsua erabili daiteke; sistemak honako funtzioak ditu, besteak beste: testu-igarlea, bilaketa berriak egiteko terminoen akotazioa, bilaketa aurreratua…

Horretaz gain, zenbait gai hautatzerakoan "babestutako edo gomendatutako" estekak agertzeko aukera ere badago. Hau oso erabilgarria da atari edo eduki zehatz batzuen ikusgarritasuna indartzeko.

Une hauetan, bilaketa zerbitzu berria web guneko hasierako orriko "bilaketa koadroetan" dago erabilgarri. Pixkanaka web gune osora hedatuko da eta usagarritasuna hobetuz joango da.


UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOA (94-6012065 /prentsa@ehu.es)