Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Gerenteordetza

Azken eguneratzea: 2009/06/23

Jardunaldi Informatikoa: S.O.S (Summer Of Security)
DATORREN ASTEARTEAN, ekainak 30, 9.30etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen Paraninfoan

DATORREN ASTEARTEAN, ekainak 30, 9.30etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen Paraninfoan (Bizkaiko Campusa, Leioa-Erandio eremua) "Summer of security (SOS)" segurtasunari buruzko ekitaldia antolatuko da. Jardunaldia solasaldietan egituratuta dago eta UPV/EHUko Informazioaren eta komunikazkoen Teknologien kudatzaileordetzak antolatu du Informatica 64rekin lankidetzan.

Hitzaldietatako gai nagusia segurtasun informatikoa izango da eta arlo honetako adituak izango dira bertan. Bai Informática 64 eta segurtasunaren bai sareen arloan diharduten beste enpresa batzuetako ordezkariak etorriko dira, hala nola Microsoft TechNet, Smart Access, D-Link edo Quest Software enmpresetakoak.

Saioa unibertsitate-komunitate osoari eskaintzen zaio: Irakasle eta Ikertzaile Pertsonala (IIP), Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak (AZP) eta ikasleak, eta informatikako segurtasunaren arloetan interesa duten Segurtasun Arduradunak, auditoreak eta InformazioTeknologiaren Profesionalak. Sarrera doan izango da, aldez aurretik weben bidez izen-ematea eginda edo 902 197 198 telefono zenbakira deituta.