Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Intraneta
Sare korporatiboan urrunetik sareratzeko VPN zerbitzua

Sare pribatu birtuala edo, Virtual Private Network ingelesezko deituraren laburduraz, VPN deritzoguna sare teknologia dugu, tokiko sarea beste sare publiko edo kontrolik kanpoko beste sare baten gainean luzatzeko aukera eskaintzen duena. Honetara, erabiltzailea egiaztatu ondoren eta lotura egin denean, kanal pribatua sortzen da gure datuen babesteko.

Honi esker, etxetik, beste unibertsitate batetik zein hotel batetik lotura egin daiteke UPV/EHUren barneko sarearekin (intranet) modu seguruaz, interneteko azpiegitura baliatuz, lotura egiteko modua (WiFi, haria, GPRS edo beste) edozein delarik.

Hori egin ahal izateko, komunikazio osoaren egiaztapen eta integritatea bermatzeko jarri beharreko bitartekoak eskaini behar dira. Egiaztapena UPV/EHUren LDAP direktorio zerbitzuen bidez lortzen da eta integritatea AnyConnect izeneko lotura programa bat erabilita, honen ezaugarriak honako hauek izanik:

Plataforma

Sistema Eragilea

AnyConnect

Eskuliburua

Windows

XP, Vista, 7, 8

32 eta 64 bit

3.1.03103

Windows gidaliburua

Windows CE

2.5

 

Mac

OSX 10.7 32 eta 64 bit

3.1.03103 i386

Mac gidaliburua

OSX 10.6 32 eta 64 bit

OSX 10.5 Intel proz.

OSX 10.5 PPC proz.

2.5 PPC

iOS (iPad, iPhone)

   iPhone gidaliburua

GNU/Linux

Ubuntu 9.x, 10.x 32 bit

3.1.03103 32

Linux gidaliburua

Ubuntu 9.x, 10.x 64 bit

3.1.03103 64

Era berean, bada bezeroa web nabigatzaile baten bidez instalatzeko aukera WebVPNren bidez:

https://vpn.ehu.es

Oharra: WebVPNa Bibliografiko-baliabideak EHU saretik kanpo ikusteko bide bakarra da.

Sistema eragile zaharretarako VPN client aplikazioaren bertsioak:

Windows 2000 / 2003 32 bit:VPN Client 4.8.02.0010

Windows 95 / 98 / Me:VPN Client 4.8.01.0440

OSX 10.2 - 10. 5 PPC prozesadorea:VPN Client 4.8.00.0490

OSX 10.4 PPC eta Intel proz. eta OSX 10.5:VPN Client 4.9.01.0180

Linux Kernel 2.2/2.4/2.6 32 eta 64 bit:VPN Client 4.8.02.0030

Azken eguneratzea: 2013/05/16