
Izenpek Wi-Fi eduroam sarea autentifikatzen duten ekipoetarako ematen dituen ziurtagiriak azaroaren 2an, asteartea, iraungiko dira. Egun horretatik aurrera ziurtagiri berriak izango ditugu, Terenaren eskutik. Ziurtagiri berriok, orain arte erabiltzen ditugun Izenperenak ez bezala, erroko ziurtagiria inportatu beharrik gabe onartzen dituzte nabigatzaileek eta dagoeneko UPV/EHUko zerbitzu askotan erabiltzen dira. Arazoa da, SecureW2 (eta bestelako) eskatzaileak izanez gero, Terenaren CA gehitu behar dela edo SecureW2 bera berriro instalatu.
Nahiz eta gomendagarria den eskatzailearen bertsiorik eguneratuena izatea, beti ez du berriro instalatzeko aukera ematen. Horregatik, lehendik instalatutako eskatzailean Terenaren CA nola gehitu urratsez urrats azaltzen duen gida berria sortu dugu. Lehenengoz instalatzeko, edo berriro instalatzeko, SecureW2 softwareko autoinstalatzailea erabil daiteke, UPV/EHUren webgunean eskura daitekeena.
Zer gertatzen da gainerako Wi-Fi bezeroekin?
Zergatik da garrantzitsua zerbitzariaren ziurtagiria egiaztatzea?
Egia esan, eduroamek lan egiteko ez da zerbitzariaren ziurtagiria nahitaez egiaztatu behar, baina oso gomendagarria da. Gerta liteke inork ‘eduroam’ izeneko SSID duen AP Wi-Fi jartzea eta, zenbait arrazoi direla medio, erabiltzaileen ekipoak bertan erregistratzen saiatzea, esaterako, gertu dagoelako eta horren seinalea UPV/EHUren edo dagokion erakundearen APrena baino indartsuagoa delako. Horrez gain, autentifikazio sistema egokia badarabil, litekeena da oso gure LDAP kredentzialak aurkitzea; kredentzialok beste zerbitzu askotarako ere erabiltzen ditugu.